Historiaren garrantzia

Egun On! 

Ni Leire naiz eta blog honen helburua gizarte irakasgaiaren garrantzia nabarmentzea da. Honekin hasteko, gustatuko litzaidake historiaren inguruko hausnarketa bat aurkeztea, zertarako balio duen galderari erantzuten duena. 

Orainaldian bizi gara, baina etorkizunari garrantzi handia ematen diogu. Beraz, zertarako ikasi eta jakin behar dugu aintzinaldian gertatu zena?
Historia aintzinako gizartea ikertzen duen zientzia bezala ulertzen dugu. Honako hau izaki bizidunari erabilgarritasun gehien eman dion zientzia humanistikoa da. Jadanik, ez digu soilik historian zehar egon diren zibilizazio desberdinek utzi dituzten kultur ondarea ezagutzeko eta ulertzeko aukera ematen, norberaren izaera eta identitatea sortzeko baliabideak eskaintzen dizkigu.


Historiak azken garaietako gizarteen inguruko hausnarketa bultzatzen du eta gertaeren, fenomeno historikoen, eta prozesuen  atzean dauden gakoak ulertzea erakustea eta irakastea nahi du. Botere hezigarri altua du etorkizun herritarretarako, nahiz eta gaurko arazoen kausak ez erakutsi, iraganeko funtzionamendu sozialaren klabeak erakusten ditu. Hortaz, azterketa sozialerako laborategi hobeezina da. Historiak edozein gertaeraren, fenomeno sozial politikoko eta prozesu historikoko  konplexutasuna ulertzen laguntzen digu, kausak eta ondorioak ikertuz.

Historia irakaskuntzaren helburu nagusietako bat ikasleek pentsamendu eta kontzientzia historikoa garatzea da, horrela, gizarte garaikideen inguruko ulermen handiagoa dute eta onura sozialeko akzioetan parte har dezakete, modu arduratsu eta informatuan. 

Baina hori lortze aldera, historia irakasgaiak erronka batzuk ditu: 
  • Edukiak modu antolatu batean egitea eta alde batera uztea edukien zatikatzeak.
  • Hartzaileen interes eta gaitasunetara moldatzea.
  • Ikasleak hezi eta informatu.
  • Ikasten denari sentzu bat ematea, etorkizunean, bere ingurune sozialaren arazoetan gizaki kritiko eta parte-hartzailea izateko.


Historiaren ikaskuntzaren bitartez, ikasleak aintzinaldiko gertakariak ulertu eta kausak eta ondorioak, denboran zehar eman diren aldaketak eta jarraipenak, eta gaur egungo bizitzan duen eragina azaltzeko gai dira. Aurreko paragrafoan esan dudanez, honi esker, prozesu handien eta gertakari historikoen kokapen espaziala eta denborazkoa ezagutzen dute, eta gainera, bere identitate indibidual eta kolektiboa osatzen dute, berezko kulturaren ezagueraren eta beste herrizko zein munduko kultura ezagutuz. Hau gutxi izango balitz, ikaslearen konpetentzia garatzen dira. 


Beraz, historia ez da eskolan “ikasi behar den” zerbait, gure gaur egungo bizitzan eragina du. Geure burua ezagutu nahi badugu gure sustraiei begiratu behar diegu, haiek esango baitigute, nondik etortzen garen, nortzuk garen eta nora ailegatuko garen. 


Comentarios

Entradas populares