Emakumeak Historian
Duela mende gutxira arte ez genuen, urteak eta urteak ezkutatuta egon den historia ezagutzeko aukerarik izan. Emakumeak, zaintzaile zein ama bezala etxeari eustearekin batera, lan oso garrantzitsua egin dute politika, zientzia, gizarte eta ekonomia arloen garapenean, nahiz eta historiak, gizonek idatzi dutena, hau ikusezina bihurtu duen.
Zibilizazio, guda, gosete eta izurriz beteriko mendeak egon dira, hirien jaiotza edo baserriko bizitza feudalismoaren menpean kontatu egin da emakumeak aintzat hartu gabe: gizonen historia eta gizakiaren historia berdina dela esan dezakegu. Errenazimendua, adibidez, soilik gizonentzako “ernaberritzea” izan zen, horrela bakarrik haien ikasteko eta lan egiteko aukerak hobetu ziren.
Hau guztia jakinda eta barneratuta, sarrera honen bidez historia aldatu duten emakumeei gorazarre egitea gustatuko litzaidake. Garai eta herrialde askotariko lider eztabaidagabeak, bere zein gainerakoen eskubideengatik borrokatu duten emakume nekaezinek, humanitatearen garapen materia eta espiritualaren oinarriak, sagaratutako idazle, antzezle, zientzialariak... hauek guztiak ezagutzen dugu, edo hobeto esanda ezagutzen ez dugun historia osatu dute. Emakumeak alor guztietan nabarmendu dira. Beraien ekintza edota ereduarekin, bizi garen mundua forjatzera lagundu dute.
400 a. C.
Grezia
Agnodice
Lehen emakume ginekologo bezala ezagutzen da. Agnodicek Grezian medikuntza ausardiarekin praktikatu zuela esaten da, mende horietan emakumeek horreta aritzen baziren, heriotza zuten zigor bezala. Bere lana, azkenean, estalgabetu zen baina errebindikazioen bidez jarraitzea baimendu zioten, bere pazienteak bere defentsan joan baitziren.
1691
Mexico
Sor Juana Inés de la Cruz
Mendetako testuak ikasteagatik kritikatua, Sor Juana Inés de la Cruz idazle ospetsua eta monjea 1691. urtean modu gogoangarri batean emakumeen eskubidea heziketarako babestu zuen, “filosofatu eta afaria presta dezakegu” aldarrikatuz. Sor Juana Inés de la Cruz Mexikoko txanponetan oraindik aurki dezakegun nazio-ikono bat da.
1860
Errusia
Anna Filosofova
Bere garaian aurrekari bat izan zena, emakumeen eskubideengatiko ekintzaile nabaria eta filantropo errusiarra, Anna Filosofovak, txiroak ziren pertsonak heztea eta trebatzea eskudiruarekin laguntzea baino hobea zela adierazi zuen. 1860. urtean, pertsona behartsuentzako laguntza eskaintzen zien sozietatearen kofundatzailea izan zen, ez zuen soilik urgatzen etxebizitza eskuragarri bat ematen, emakumeentzako itxurazko lana eskainiz ere.
1893
Zeelanda Berria
Kate Sheppard
Zeelanda Berriaren sufragistarik ospetsuena, Kate Sheppard, bere kanpaina-lagunekin batera, eskaera “zentzugabea” aurkeztu zion Parlamentuari. Honetan eskatzen zen, 32.000 sinadurekin, emakumeentzako sufragioa. Maniobra hau erabakigarria izan zen Zeelanda Berria gobernu autonomoarekin botorako nazio-eskubidea emakumeei ematen lehen herria izatera eraman zuena 1893an.
1911
Japonia
Raichō Hiratsuka
Aitzindari argitaratzaile, idazle eta ekintzaile politiko japoniarra, Raichō Hiratsuka, 1911an Seitō kofundatu zuen, soilik emakumeen zuzendapenean zegoen lehen literatura-aldizkaria, honetan emakumeen rol tradizionala etxean interpelatzen zen. Argitalpenaren inaugurazio-edizioan, Raichō Hiratsukak emakumeei adore ematen zien “guztiak ezkutu dugun jenioa ezagutarazteko”.
1951
Egipto
Doria Shafik
Doria Shafikek Egiptoko emakumeen eskubideengatik mugimendu bat hasi zuen. 1951ean, 1500 emakumeekin batera, Parlamentuan oldarka sartu zen eskubide politiko osoak, soldata-berdintasuna eta egoera zibil-legeetarako erreformak eskatuz. Ekimen hauek, jarraitu zioten konta ezin diren beste ahaleginekin batera, lagundu zuten 1956an emakumeen botorako eskubidearen lorpeneranzko bidea berdintzen.
1951
Erresuma Batua
Rosalind Franklin
1951. urtean, Rosalind Franklin kimika britainiarrak bidea eraiki zuen DNAko helize bikoitzeko egitura aurkikuntzarako X izpi-kristalografiaren erabilera iraultzailearen bidez. Franklinek ziurtasun fotografiko erabakigarria lortu zuen berak hobetu zuen makina baten ondorioz. Bera lana bi gizonek esleitu nahi izan zuten eta horrela izan zen egia esan zen arte.
1960
Guatemala
Rigoberta Menchú
Rigoberta Menchúk, Bakearen Nobel Saria irabazten lehen pertsona indigenak, kanpaina egin zuen justizia sozialagatik, adiskidetze etniko-kulturalagatik eta herri indigenen eskubideengatik 1960 eta 1996 urteetan zehar eman zen Guatemalako Gerra Zibilen zehar eta ondoren. 2006an, Nobel Sari Emakumeen Ekimena kofundatu zuen bakea, justizia eta berdintasuna lortzeko emakumeek egin duten eta egitean ari diren lana bultzatzeko.
1973
AEB
Billie Jean King
Aitzindari iparramerikar tenis-txapelduna eta aldaketa sozialagatiko ekintzailea, Billie Jean Kingek, 1973an Estatu Batuetako Tenisko Irekia boikotatzearekin mehatxatu zuen, emakumeek ez bazuten jasotzen gizonen sari diru kantitate berdina. Bere eskariaz arduratu ziren eta Estatu Batuetako Irekia lehen txapelketa handia ordainketetan berdintasuna eskaintzen zuena bihurtu zen.
1992
Botswana
Unity Dow
Eskatzaile bezala, Unity Dowek 1992. urtean kasu historikoa irabazi zuen. Honetan, atzerriko herritarrekin ezkondutako emakumeei bere seme-alabeie nazionalitatea emateko eskubidea lortu zen. Beranduago, Botswanako Gorte Gorenaren lehen epailea bezala, nazioarteko arreta jaso zuen “San” Botswanako herriko pertsonei beraien arbasoen lurretara itzultzeko baimena ematen zien kasuarekin.
XX. mendea
India
Vandana Shiva
Anbientalista hautsezina, Vandana Shivak 1990. hamarkadaren hasieran, Indian, Navdanya erakundea sortu zuen hazietako aldaera bakarrak mantentzeko eta nekazariak ekoaniztasunean hezteko. Navdanyan, gainera programa bat ezarri zuen biodibertsitatearen, elikagaien eta uraren gainean emakumeak botereaz dohatzen duena komunitateen iraupen baliabideak babesterakoan.
2016
Zimbabwe
Loveness Mudzuru & Ruvimbo Tsopodzi
Gobernua justiziaren aurre eraman zutenean Haurren ezkontzako delituagatik, Loveness Mudzuru eta Ruvimbo Tsopodzi ezkonduta dauden neskek 2016an historia egin zuten. Zimbabweko auzitegi konstituzional batek bere mesedeari huts egin zion eta herriko inongo umerik ezin dela ezkondu, 18 urte bete arte, irizpena eman zuen.
Ikusi ahal izan duzuenez, aurkeztutako emakumeen artean Marie Curie, Frida Kahlo edo Kleopatra, beste askoren artean, ez dira agertzen. Historian izan duten ekarpena eztabaidaezina izan arren, nik nire harri-koskorra ekarri nahi izan dut eta zoritxarrez hain ezagunak ez diren eta merezi duten onarpena ez duten emakumeak ezagutaraztea izan da nire helburua.
Bibliografia
- Agnodice, la primera mujer científica. (2015, abuztuak). CanalHistoria. 2019-04-22 berreskuratua https://canalhistoria.es/blog/agnodice-la-primera-mujer-cientifica/ -tik.
- Sor Juana Inés de la Cruz. (Data barik). Biografías y Vidas. 2019-04-22 berreskuratua https://www.biografiasyvidas.com/biografia/j/juana_ines.htm -tik.
- La noble feminista, Anna Filosofova. (2017, martxoak 26). Mujeres en la historia. 2019-04-22 berreskuratua https://www.mujeresenlahistoria.com/2017/03/anna-filosofova.html -tik.
- Kate Sheppard. (Data barik). Mujeres Bacanas. 2019-04-22 berreskuratua https://mujeresbacanas.com/kate-sheppard-1847-1934/ -tik.
- Hiratsuka, Raicho. (Data barik). Portraits of Modern Japanese Historical Figures. 2019-04-22 berreskuratua https://www.ndl.go.jp/portrait/e/datas/380.html -tik.
- Kirkpatrick, D. (2018, abuztuak 22). Overlooked No More: Doria Shafik, Who Led Egypt’s Women’s Liberation Movement. The New York Times. 2019-04-22 berreskuratua https://www.nytimes.com/2018/08/22/obituaries/doria-shafik-overlooked.html -tik.
- BBC Mundo. (2018, maiatzak 26). Rosalind Franklin, la olvidada científica detrás del descubrimiento de la estructura del ADN, uno de los más importantes para la medicina moderna. BBC. 2019-04-22 berreskuratua https://www.bbc.com/mundo/noticias-44225714 -tik.
- Rigoberta Menchú. (Data barik). Biografías y Vidas. 2019-04-22 berreskuratua https://www.biografiasyvidas.com/biografia/m/menchu.htm -tik.
- Billie-Jean King. (Data barik). Biografías y Vidas. 2019-04-22 berreskuratua https://www.biografiasyvidas.com/biografia/k/king_billie_jean.htm -tik.
- Vandana Shiva. (Data barik). Wikipedia. 2019-04-22 berreskuratua https://es.wikipedia.org/wiki/Vandana_Shiva -tik.
- Unity Dow. (Data barik). Wikipedia. 2019-04-22 berreskuratua https://en.wikipedia.org/wiki/Unity_Dow -tik.
- Ruvimbo: The child bride who got the Zimbabwe constitutional court to say no to child marriage. (2018, ekainak 14). Girls not brides. 2019-04-22 berreskuratua https://www.girlsnotbrides.org/girls-voices/ruvimbo-child-bride-got-zimbabwe-constitutional-court-to-say-no-child-marriage/ -tik.
Comentarios
Publicar un comentario