Hetalia

Egun On!

Gaur ezkutatuta nuen altxor bat ekarriko dizuet. Duela urte batzuk lagun batek nire etorkizunean baliagarria izan ahal zen marrazki-bizidun batzuk aurkeztu zizkidan. Ez, ez da “Erase una vez...El hombre”. Japoniatik etorritako marrazkiak dira eta historia irakasteko aukera paregabea aurkezten digute. Honen izena “Hetalia” da. Honen azalpena eman baino lehen aipatu beharra dago, jadanik hau ez dela telebistan edo ordenagailuan ikus daitekeen marrazkiak, hasiera batean komiki batzuk ziren, beraz, irakurketa sustatu ahal izango dugu. 

Hetalia bitxia den komiki eta marrazki bizidunak dira non herrialdeak pertsonifikatuta agertzen diren. Honen istorioa guda arteko denboraldian oinarritzen da. 

Telesai honetan agertzen diren gertakariak Lehenengo eta Bigarren Mundu Gerran emandako ekintze histikoekin lotura zuzena du. Satira eta komedia dira erabiltzen diren errekurtsoak egoera historikoa, politikoak eta militarrak aurkezteko. Horrela, pertsonaiekiko kontaktu sozialak antzeratzen dira. Beste garai batzuetako gertaera historikoak ere ikus ditzakegu, hala nola, Ondorengotza austriarreko guda, Ehun Urteen Gerra...

Gaur egunera arte, 60 herrialde baino gehiago agertu dira izaki bizidunak bezala. Normalean, herrialde bakoitzaren izenarekin adierazten dira pertsonaiak. Horrekin batera, herrialde bakoitzaren bizimodua personifikatzen dute baita positiboak zein ezkorrak diren estereotipoak ere.  

5 minutuko kapitulu bakoitzarekin batera, kontatzen den gertaera historikoaren azalpena aurkezten du, eta honek motibazio bezala balio ahal izango du  ezaguera fidelagoa ikertzera eta ikastera.

Baina nik azaltzen jarraitu beharrean, hobeto izango zuek zuen begiekin ikustea eta berariazko iritzia sortzea:

Hetalia Axis Powers Episode 1 from Amelia Rinaldi on Vimeo.

Hurrengora arte...Ondo ibili! 

Comentarios

Entradas populares