Ikasleak vs Historia

Arratsalde On!

Historia, eskolako irakasgai bezala, iritzi desberdinak sortarazi ditu. Batzuk Historia ez duela ezertarako balio azpimarratzen dute, “bizitza hori gabe bizi daitekelako”; beste batzuk aspergarria eta gogaikarria dela nabarmentzen dute, bizirik ez dauden pertsonaien informazio asko errepasatu behar delako, eta beste askok, ordea, Historia ez dutela gustuko aitortzen dute. 

Honako pentsamendu hauek nire ikasle bizitza osoan zehar inguruan izan ditudan pertsonak izan dituzte: Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Unibertsitatean.

Lehenengo sarreran Historiaren garrantziaz hitz egin genuen, hortaz, horren ildoa jarraituz, gaur egun Historiaren inguruan dagoen pentsamendua mahaiaren gainean jarriko dut eta horren zergatia bilatzen saiatuko gara. 

Ikerketa hau egiteko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak elkarrizketatu ditut ideia orokor bat ateratzeko. Haiekin hitz egin ostean, oso interesgarriak diren ondorioak jaso ahal izan ditut. 

Ezaguera-alor bezala  ikasleek historiaren inguruan duten hautematea oso esanguratsua da. 


  • Orokorki, ikasleek arazoak izan dituzte historia eta historialariak egindako zereginaren kontzeptua definitzen.
  • Haiek gehienek historia iragana ezagutzea dela aipatzen dute, historikoki nabarmentzat hartutako  gertaera politiko handiei (gerrak, aurkikundeak), eta gizarte  barruan eragin handiko pertsonei (erregeak, nobleak) erreferentzia eginez.
  • Historialariak egiten duten lanaren ikuspegiari dagokionez, jasotako heziketa erabakigarritzat hartzen da, iturri historikoez lan egitera ohitutako ikasleek bai historia ezaguera-diziplina bezala, bai historialariaren paperaren ideia beteagoa izaten dute. Baina, informazio hau eskuragarri ez duten ikasleek,  irudi itxiago eta zaharkitua aurkezten dute.


Honekin jarraitzeko, uste da jasotako irakaskuntza egokia ez dela. Uste da, klase gehienetan, historiako irakaslea irakaskuntza prozesuaren eta ekintzen protagonista dela, ikaslea hartzaile xume bat bihurtuz. Honako honi subjektu pasiboa esaten zaio. 

Ikasleen interesei dagokienez, orokorki, antzinako garaiak ezagutzeko grina dute, baina sozialki onartutako topikoaren hurbilekoago perspektibatik zientifikoki frogatutako errealitatetik baino. Materiari buruzko interesari dagokionez oso entretenigarria dela pentsatzen da,baina beti kontuan hartu behar da ikasgaia ematen duen irakaslea eta didaktika.  

Eskuarki sinisten da ikasleak zailtasunak dituztela historia irakasgaia beraien oraingo eta etorkizunetako bizitzarekin lotzen, ez dutelako erabilgarritasun praktikorik ikusten. 

Zalantzarik gabe, ikasleek historiari buruz duten irudia marrazteko garrantzitsuenetako elementuetako bat jasotako heziketarekin du lotura. Aintzat hartu behar dira, irakasleak eta ikasleek ikasgelan hartzen duten papera, haien iritzia eta egiten diren ekintzak eta ebaluazioak.





Comentarios

Entradas populares