Historia irakasteko baliabideak
Arratsalde On!
Denboraren nozioa barneratzea, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat prozesu konplexua da.
Denbora zerbait jarraitua dela ulertzea berandu agertzen den alderdi bat da, baina ezinbestekoa da denboraren kontzeptuen garapenerako.
Denboraren hedadura haurraren berezko existentziarekin nahasten da. Gertera bat soilik “lehenago” gertatu da, “lehenago” hori hark bizi izandako gertaerarekin harremanetan badago.
Horregatik, jolasa ikas-irakas estrategia paregabea da, bai Lehen Hezkuntzan zein Bigarren Hezkuntzan, batez ere gizarte-zientzia alorrean.
Jolasaren bitartez, egoera jakineko baldintzak birsortzen edo gogorarazten saiatzen da diren edo izan diren konponbide aukera posible desberdinak aztertzeko. Jolasak, historian, ikaslea lagunduko du eszenatoki zehatz bat ulertzeko, aldagai nagusiak identifikatzeko, pertsonaiak ezagutzeko eta elementu desberdin hauek haien artean nola elkar eragiten duten balioztatzeko aukera emango dio.
Horekin batera, historiarekin lotura duten mahai jokoak, aukera ikaragarria izan daiteke modu dibertigarri batean historia gustuko, edo hori uste duen, ikasle bati ikasgai hau ikasten motibatzeko.
Hurrengo lerroetan, ikerketa bat egin ostean niretzat interesgarriagoak diren eta ikaskuntza ikuspunturako interesgarriagoak izan daitezkeen proposamenak aurkeztuko dizkizuet.
1. The castles of Burgundy: the card game
Joko honek Ehun Urteen Gudaren (1337-1453) amaierara eramaten gaitu. Valle de Loirako printzipeentzat baldintza perferktuak dituen garai da. Printzipe hauek bere jabetzen hazkundea bultzatzeko aukera ikusiko dute, oparotasuna eta tontorra lortzeko.
2. Crononauta zoroak
Joko xume, azkar eta familiartekoa da. Jokalari bakoitza denborako bidaiari bat bihurtuko da eta garai guztietako soldaduen eta gerrarien agintean jarriko da (eta dinosauroak ere agertzen dira!), horrela, tranpa dibertigarri eta espazio-denbora amarruekin batera gudu zoro eta dibertigarriak izango dituzte bere aurkarien kontra denborako jabe bihurtze aldera.
3. 7 wonders
I, II eta III aroetan zehar potentzia militarra sortzea du oinarri. Helburua partidaren amaieran garaipen-puntu gehiago lortzea da, eta horretarako jokalari bakoitza bere mirariak hobe, eraikinak sortu edo txanponak lor dezakete jasotako karten bidez.
4. Sylla
Jokalariak Erromako Kontsul bihurtzen dira. Joko erdi-laguntzailea da jokalariek bakarrik ezin izango dietelako bizitza sozial eta politikoaren parte guztiei eragin. Epidemiak, kristauenganako jasarpenak eta Inperioaren gainbeherara bezalako ekitaldietarako prestatu behar dira.
5. Timeline
Jolas xume honen helburua gertakari historiko desberdinak lerro kronologikoan egoki jartzea da.
6. Ophiusa. A terra dos mil ríos
Gizarte, kultura eta politika galiziarretatik nabarmenduenetako hainbat gertaera irudikatzen dituzten 54 kartaz osatuta dago.
7. Exploradores
Bi jokalarientzako karta-jolas bat da non bakoitzak bost norako posibletarako espedizioak hasten saiatuko dira. Horretarako, lehenik eta behin, finantzaketa nahikoa lortu behar izango dute espedizioan aurreratzeko. Baina arrera izan behar dute, emaitzak lortzen ez badituzte, gure mezenasak ase gabe geratuko dira.
8. Kataneko kolonoak
Jokoaren helburua herriak, hiriak eta bideak eraikitzea da aldi bakoitzean desberdina den taularen gainean, karta mota desberdinak metatzen ari diren bitartean. Hamar puntu azkarren lortzen dituen jokalariak irabazten du.
9. Imhotep
Honekin jokalaria Egiptora mugitzen dira eraiktzaile bihurtzeko eta arkitekto aparta honen lorratza jarraitzeko.
10. Mexica
Texcoco aintzirako uharte batean Tenochtitlan-eko hiriaren eraikuntza planteatzen duen mahai-joko bat da. Horretarako jokalariek hiria distrituetan zatitu eta eraikinak eta kanalak sortu behar dituzte.
Comentarios
Publicar un comentario