Irakasleentzat baliagarriak izan daitezkeen blogak

Egun On!

Zelan eguna? Ondo? Gaur baliabide ikaragarriak ekarri ditut historia lantzen jarraitzeko. Honako sarrera honetan historia irakasgaia ematen duten zein izugarri maite duten beste irakasleek sortutako baliabideak aurkeztuko dizkizuet baliagarria izan dezan norberaren lana garatzeko. Espero dut zuen gustukoa izatea!

Historia bai testuak zein erredakzio informatzaileak (eskemak, diagramak eta marrazkiak) planteatzea baimentzen duen irakasgaia. Beste formatu asko erabiltzeko ere aukera ematen digu. Materia honetan irakasgairako laguntzazko baliabide desberdinak erabiltzea funtsezkoa da, eta haiek aurkitzeko era onenetako bat da Historia-irakasgaiari eskainitako blogak bezalako espezializatutako lekuetan bilatzea. Hurrengo lerroetan honako hau betetzeko nire gustukoak eta baliagarria izan daitezken zenbait blog ezagutaraziko dizkizuet.

Jorge Juan Lozano Cámara sortutako blog-a da. Irakasle honek , IES Juan de la Cierva de Vélez, Malagan lan egiten du. Antzinako Erregimena, Industria iraultza, langileen mugimendua, bi mundu gerrak, Errusiako iraultza… dira, beste askoren artean lantzen dituen garai eta gertakariak. Honako hau burutzeko unitate didaktikoak, galdetegiak, mapa kontzeptualak, ariketa elkarreragile edo ikus-entzunezkoak… proposatzen ditu. Gainera sakelako telefonoan materiala deskargatzeko eremu bat du. 


Fernando Gómez, IES Azuer de Manzanaresko irakaslea, bere klasean ematen diren dokumentu eta materialak biltzen ditu bere blog-ean (eskemak, aurkezpenak, apunteak...ikasleek egindako lanak barne!). Gaur egungo gaien inguruko azterketak egiten ditu,historiaren inguruko ikuspegi hurbil emateko os egokia dena.  


Aste guztietan, Historias de la Historia osatzen duen taldeak, gizartearentzako garrantzitsuak diren gertakizunei buruz hitz egiten duten idazlan berriak aurkezten dizkigu. Garai guztietako artikuluak daude. Gainera, bertan pertsonai desberdinen eta historiako momentuen inguruko bitxikeriak gure eskuetan dauzkagu.  Gai hauek gustuko badituzu, materialez betetako erreferentzia da ordu luzeetan zehar gozatzeko.



Zinema, historia eta hezkuntza dira blog honek dituen ardatzak garatzeko.Tomás Valerok irakasle, idazle eta hizlariak, beste kideekin batera sortutako blog-a da. Kritikak, entseguak, aipamenak eta diapositibak dira erabiltzen dituen material batzuk historiaren alderdiak ikasleei filmen bidez erakusteko. Horrekin batera atal bat du non ariketa, proposamen eta proiektu oso interesgarriak aurkezten dituen. Begirada bat botatzea gomendatzen dizuet!


Francisco Ayénen bloga, Bigarren Hezkuntzako Geografia eta Historia irakasleak sortu zuena, historia, geografia eta artea lantzeko material didaktiko desberdinak biltzea du helburu, horrela ikasleek haien ezaguerak zabalduko dute. Blog honetan irakasleek interesgarriak diren IKT baliabideak aurkituko dituzte. Gai eta moten arabera antolatzen du bloga eta, gomendatzen pedagogiko zein ariketak aurki ditzakegu.  


Mario Díaz irakaleak Historia irakasgaian egiten dire proiektu eta bere esperientziak partekatzen ditu. Gianera,  “ El Ministerio del Tiempo” telesaia  erabiltzen du gertakari historiak ikertzeko. 


Aintzinaroa, Erdi Aroa, Modernoa, Garaikidea, Gaur Egun, Espainiko Historia eta Historiaren bitxikeriak. Honako hau guztia da José Antonio Lucero bere blogean erabiltzen duen sailkapena. Site bat da non ikus entzunezko materiala pisu handi bat daukan. Horrekin batera, hausnarketak, erreseinak eta oso interresgarriak diren sarrerak aurkitu ahal ditugu, hala nola,  bere Historia klasea jolas bihurtu zuenean gamifikazioaren bidez.  Youtubeko kanal propio bat du.


Orrialde hau Zaragozako IES Tiempos Modernos Historia eta Geografia departamentuko bederatzi iparrorratz-kutxaz osatuta dago. Begirada bat bota eta edukiak kontsultatu baino lehen, bakoitzak, ze mailatara zuzenduta dagoen adierazten du. Adibidez, Historia garaikidea lantzen den leku bat da, 4º mailako eta Batxillerroko 1º mailako ikasleei zuzenduta. 


Detectives de la Historia-n mota desberdinetako artikuluak aurki ditzakegu, historiaurretik hasita Gaur Egungo garaira ailegatu arte. Honen helburua historien pertsonaien bizitzak, enigmak eta gizateriaren misterioak aztertzea eta ikertzea da, alde batera utziz bizi duten garaia. Blog-ean Historiako bitxikeriekin batera gaurko gizarterako bizi-garrantzizko gertaeren gaineko artikulu espezifikoagoak bizi dira. 












Comentarios

Entradas populares