Ir al contenido principal

Entradas

Destacados

Emakumeak Historian

Duela mende gutxira arte ez genuen, urteak eta urteak ezkutatuta egon den historia ezagutzeko aukerarik izan. Emakumeak, zaintzaile zein ama bezala etxeari eustearekin batera, lan oso garrantzitsua egin dute politika, zientzia, gizarte eta ekonomia arloen garapenean, nahiz eta historiak, gizonek idatzi dutena, hau ikusezina bihurtu duen.  Zibilizazio, guda, gosete eta izurriz beteriko mendeak egon dira, hirien jaiotza edo baserriko bizitza feudalismoaren menpean kontatu egin da emakumeak aintzat hartu gabe: gizonen historia eta gizakiaren historia berdina dela esan dezakegu. Errenazimendua, adibidez, soilik gizonentzako “ernaberritzea” izan zen, horrela bakarrik haien ikasteko eta lan egiteko aukerak hobetu ziren. Hau guztia jakinda eta barneratuta, sarrera honen bidez historia aldatu duten emakumeei gorazarre egitea gustatuko litzaidake. Garai eta herrialde askotariko lider eztabaidagabeak, bere zein gainerakoen eskubideengatik borrokatu duten emakume nekaezinek, humanita...

Entradas más recientes

Gizarte ikasi IKT-en bidez

Hetalia

Ikasleak vs Historia

Irakasleentzat baliagarriak izan daitezkeen blogak

Historia irakasteko baliabideak

Historiaren didaktika

Kultura-ondarea

Historiaren garrantzia